Orain
asko ez dela azaldu genuen mugagabea noiz erabili; saia gaitezen gaur,
ariketatxo baten bidez, mugagabea ondo baliatzen, kontu eginik, jakina,
gaztelaniak singularra eta plurala besterik ez dituela. Beraz, nola
esan "zenbait
etxeetan" ala "zenbait
etxetan"?
Garbi
dago bigarrena dela zuzena: "zenbait
etxetan".
"Edozein
liburu" ala "edozein
liburua"?
Liburu
hitzak ez du "a" organikorik; beraz, "edozein
liburu"
"Edozein
erantzunarekin" ala
"edozein erantzunekin"?
"Edozein
erantzunekin", jakina.
Eta
"hainbat
pertsonekin" ala "hainbat
pertsonarekin"?
Oraingo
honetan "pertsona" da hitza, "a" organiko eta guzti;
beraz, "hainbat
pertsonarekin".