Gaztelaniazko
"de" preposizioaz ohartarazi nahi zaituztegu gaur; izan ere,
hizkuntza nagusiaren interferentziak "-ko" eta "-en"
atzizkietan ere sumatzen baitira.
Bai
"-ko" eta bai "-en" atzizkiak dena delakoa adierazteko
erabiltzen ditugu euskaraz, baina, batzuetan, beren leku-balioa erabat
gaindituz. Adibidez, "zakuko gizona". Ezin esan euskaraz "zakuko
gizona", baizik eta "zakuan
dagoen gizona" edo "zakutik
irteten den gizona".
Beraz,
arrazoi beragatik gaitzetsi behar "motoko
karneta"...
Halaxe
da. "motoa
gidatzeko karneta" beharko du,
ez "motoko karneta".