Nork
ez du entzun Donostia aldean eta, "amak esan nau"...ez dakit
zer! Edo erosketak egiterakoan, "jarri nazu kilo erdi bat, mesedez".
Zenbaiten kasketa "nor-nork" aditz-forma erabiltzeko, "nor-nori-nork"-en
ordez. Baina, horrez gain, bada salatu nahi genukeen beste bat ere.
Bada,
"nor-nori" formari dagokiona da bigarren hau, "ari"
aditz-laguntzailearekin batera doanean, gaztelaniaren eraginez, "nor-nori-nork"
moduan erabiltzen baitugu. Esate baterako: "oraintxe
esaten ari dio" esaera oker eta
gaiztoa.
Hain
okerra ere, "oraintxe
bertan esaten ari zaio" esan behar
baita. Baina, gehitu ditzagun beste bi adibide. "Ama
semeari purea ematen ari dio" esan
ordez...
"Ama
semeari purea ematen ari zaio"
Eta
"andereñoa
ikasleei ipuina kontatzen ari dio" esan
beharrean...
"Andereñoa
ikasleei ipuina kontatzen ari zaie"