Gaztelaniak
sortzen dizkigun interferentzia horietako bat azaldu nahi dugu gaur
esaldi bat, "mirar por encima" esaldia, kontuan hartuta. Esan
al dezakegu "goitik
begiratu"?
Ez
esanda hobe! "goitik
begiratu" ez, baizik eta "azaletik
begiratu" esaten baita euskaraz.
Alegia, zerbait gaingiroki begiratzea, mamiari gehiegi erreparatu gabe
eta azkar samar...hori, "azaletik begiratzea" da, edo, berdin,
zerbait "azaletik ezagutzea", edota "azaletik hartzea".
Beraz,
"zuk
idatzitako gutuna goitik begiratu dut"
esan ordez...
"Zuk
idatzitako gutuna azaletik begiratu dut"
Eta
"lankide
hori gainetik ezagutzen dut" esan
beharrean...
"Lankide
hori azaletik ezagutzen dut"