"Elkar"
hitza, batetik, izenordain elkarkari edo erreziprokoa dugu, eta, bestetik,
izen sintagma osatzen duen neurrian, ohiko kasu-markak har ditzake;
hau da, "elkarri", "elkarren", "elkarrekin",
etab. Baina, gauza batez ohartu behar dugu.
Bada,
hain zuzen ere, "elkar" hitzarekin ez dela "nor" forma
erabili behar, baizik eta "nor-nork" forma; hots, "izan"
aditz laguntzailea baztertu eta "ukan" erabili behar dela.
Hortaz,
zer esango dugu "gizakiok
maite gara" esan ordez?
Bada,
"gizakiok
elkar maite dugu"
Eta
"bihar
ikusiko gara" esan ordez?
"Bihar
elkar ikusiko dugu"