"Bart"
 

 

 Ikas dezagun gaurko ariketa honekin "gaur gauean" eta "bart" bereizten. ez baitira gauza bera!

 "Bart" hitzak igaro berri dugun gaua adierazten du, eta ez hemendik ordu batzuetara, gaurko eguna bukatzean, iritsiko den gaua.

 Beraz, "gaur gauean ondo lo egin dut" esaldiak ez du zentzurik, oraindik ez bainaiz oheratu...

 Halaxe da. "Gaur gauean" esaten badut, aditza geroaldian ipini beharko dut: gaur gauean ondo lo egingo dut, oraindik ez baitut lorik egin. Eta, alderantziz, goizean jaiki, eta, gau horretan ondo lo egin dudala esan nahi badut, orduan "bart" erabiliko dut. Alegia, "bart ondo lo egin dut", edo, baita ere, "bart arratsean" edo "bart gauean ondo lo egin dut".

 

 

"Bart ondo lo egin dut"

 

"Gaur gauean ondo lo egin dut"