Esan
beharrik ez baiezko eta ezezko esaldietan oso erraz bereizten ditugula
denok "nahi dut" eta "ez dut nahi". Horraino arazorik
ez!
Bada,
ez! Baiezkoan "alkandora erosi nahi dut" esango dugu, eta
ezezkoan, berriz, "ez dut alkandora erosi nahi".
Baina,
arazo txiki bat konpletiboetan sortzen zaigu. Alegia, demagun nik gauza
bat esan eta, alboko lagunak ondo entzun ez duelako, "zer?"
galdetzen didala, berriz esateko, alegia. Zer gertatzen da orduan?
Bada,
arazo txiki bat, "-ela" atzizkiarekin, hain zuzen ere. Batzuek
"ez
dudala nahi" esan ordez "ez
dut nahila" esaten dutela.
Beraz, kontuz errepika horiekin. "Zer
esan duzu?" galderari erantzuterakoan, ez dezagula "ez
dut nahila" gehitu, baizik eta
"ez dudala nahi".