Onomatopeia
bezala har dezakegu, txinparten edota zigor-kolpeen hotsa irudikatzeko,
adibidez, ezta?
Bada,
bai! Gaztainek, esaterako, "zirt
edo zart", "zirt-zart"
egiten dute danbolin barruan.
Baina,
horrez gainera, "hauxe da unea" esateko ere egoki askoa da
"zirt-zart"!
Noiz adibidez?
Bada,
besteak beste, erabaki sendo bat hartzeko moduan garenean, esaterako.
Hau da, batera edo bestera, zalantzarik gabe zerbaiti ekiteko prest
gaudenean "erabaki behar dugu" esan ordez, "zirt
edo zart egin behar dugu" esan
genezake.