Euskal
Herriko Itzulian edo, berdin dio, Giroan koka dezakegu gaurko aholkuari
dagokion ekintza. Nola esan euskaraz gaztelaniazko "sacar ventaja":
"le ha sacado seis minutos de ventaja".
Gaztelaniazko
"sacar ventaja"-ren bidetik, "abantaila hartu",
edo "abantaila atera" entzuten dugu maiz, baita "bentaja
atera" ere Hegoaldean. Adibidez, "sei
minutuko abantaila atera dio".
Beno, bada, egokiagoa dela esan behar "halakok
halakori sei minutu kendu dizkio" esatea
Hortaz,
"sei
minutuko abantaila atera dio" esan
ordez...
"Sei
minutu kendu dizkio" edo "sei
minuturen aldea hartu dio"
Eta
"Olanok
bigarrenari 20 segundoko abantaila atera dio"
esan ordez?
"Olanok
bigarrenari 20 segundo kendu dizkio",
edo "20 segundoren
aldea hartu dio".