"Ezberdina",
"ezberdin" eta "desberdina". Dena al da "ezberdina"?
Egia
esan, "ezberdina" edo "desberdina"
gehiegi eta neurriz kanpo erabiltzen dugu aspaldion, eta, euskararen
aberastasunari eusteko, bereizten jakin behar dugu.
Zuzenak dira, bai, "iritzi ezberdinak
jaso ditugu", "gure seme-alabak ezberdinak dira", edota
"zuk lan ezberdinak egiten dituzu". Baina, gutxiagotan erabiltzea
hobe.
Beraz,
nola esan "horrek
oso iritzi ezberdina du"?
"Horrek
oso bestelako iritzia du".
Nola
esan "zuk
eta nik iritzi ezberdinak ditugu"?
"Zu
eta ni ez gara iritzi berekoak"
Nola
esan "Bizkaiko
herri ezberdinetan joko dute"
"Bizkaiko
hainbat herritan joko dute"
Eta,
azkenik, "era
ezberdinean ikusten ditut gauzak orain"
"Gauzak
beste era batera" edo "bestela
ikusten ditut orain"