Aztertua
dugu irratsaio honetan "bera" eta "berdin"-en arteko
auzia, baina, zenbait entzuleren kezkak argitzeko asmoz, berriro landuko
dugu.
Gaur
egun, nahasi egiten dituzte batek baino gehiagok, eta bereizi egin beharko
genituzke, bakoitzak bere balio propioa baitu. Adibidez, erka ditzagun
honako bi esaldiok: "igandean eraman nuen soineko berarekin joango
naiz bihar". Eta beste esaldia: "zure alabak eta nireak soineko
berdina dute".
Lehen
esaldiko "soineko berarekin" eta bigarrengo "soineko
berdina" bereizi behar, alegia.
Jakina
baietz! Lehen adibidean soineko bakar batez ari gara; soineko bakar
hori da bi bider jantziko dudana. Bigarren adibidean, aldiz, bi soineko
dira, eta horien arteko erabateko antza, "berdintasuna" adierazten
dugu.
Beraz,
"bera"-k behin baino gehiagotan errepikatzen den gauza
edo pertsona bakarra adierazten du.
Eta
"berdin"-ek, ostera, gauza edo pertsona bat baino gehiago
izanik, beraien arteko erabateko antza.
Honenbestez,
kasu hemen! Ez esan "biok
plater berdinetik jango dugu",
baizik...
"Biok
plater beretik jango dugu"
Eta
ez esan "atzo
kalean ikusi nuen gizon berdina aurkitu dut gaur harategian",
baizik eta...
"Atzo
kalean ikusi nuen gizon bera aurkitu dut gaur harategian"