"Noski" eta "jakina"

 

 

 Hona hemen, zalantza eta ziurtasuna adierazteko bi partikula. Beraz, ez nahastu biak! Zer adierazten du "noski" hitzak?

 Bada, zalantza-puntua adierazten du. "Noski" ez da erabat ziurra, ustezkoa baizik; sendoa baina, beti ere, ustea adierazten du.

 Eta "jakina" hitzak?

 "Jakina", aldiz, zalantzarik gabekoa da, ez dago zalantzarik. Dena da ziurtasun, dena delakoa ikusi duenaren edo badakienaren ziurtasuna.

 Egingo al genuke ustean ziurtasuna adierazten duten hitzen mailakatze bat?

 Hiru ziurtasun-maila aipatuko genituzke: "beharbada"-k eta "agian"-ek balitekeela adierazten dute, posible dela. "Noski"-k ia ziurtzat den zerbait (probable, casi seguro), eta "jakina"-k gauza ziur eta zalantzarik gabekoa (cierto e indudable).

 Beraz, ariketa, eta itzulpen moduan gainera. "Quízá sí; es posible" euskaraz?

 "Beharbada, bai".

 "Supongo que sí; es lo más probable" euskaraz?

 "Bai noski".

 Eta "claro que sí! Ciertamente. Efectivamente"

 "Jakina baietz".

 

Bereizi:

"Noski"-k ia ziurtzat hartzen den zerbait (probable, casi seguro)

"jakina"-k gauza ziur eta zalantzarik gabekoa (cierto e indudable)