"Sasoian egon"
 

 

 Lehen adinean estimatzen da, bada, gaur osasuna; gure kiroldegietako martxa ikusi besterik ez dago! Baina, euskara hobetzeari dagokionez, ezingo dira, bada, urte-sasoiak sasoiko egotearekin nahastu?

 Ez, alajaina! Inolaz ere, ezin nahastu urte-sasoiak edo urte-garaiak sasoiko egotearekin, sasoiko edozein urte-sasoitan egon gintezke eta. Beraz, "estar en forma" esapidearen ordainetan, ez esan "forman nago", baizik eta "sasoian" edo "sasoiko nago".

 Era berean, "forman egoteko kirola egin behar da" esan ordez...

 "Sasoian egoteko kirola egin behar da"

 Beraz, "Maite forman al dago"?

 Ez, "Maite sasoian dago"!

 

 

"Sasoian nago"

 

"Forman nago"