"Noiz arte?"
 

 Bi modutara erantzun ohi diogu "noiz arte?" galderari: "igande arte", edo "igandera arte". Baina, bada kontuan eduki beharreko gauza bat.

 Halaxe da. "Noiz arte" eta "noraino" ez nahastea. Salbuespen gutxi batzuk alde batera utzita, gainerako kasu guztietan, "noiz arte" denbora adierazteko erabiltzen da, eta "noraino" lekua adierazteko.

 Beraz, hori gogoan izanik, ez esan "arratsaldeko zortzietaraino zain egon ginen", baizik eta...

 "Arratsaldeko zortziak arte zain egon ginen"

 Ez esan "iganderaino egongo naiz zuekin", baizik eta...

 "Igande arte egongo naiz zuekin"

 Eta, azkenik, "mendi horretara arte bizkor ibiltzen ziren" esan ordez...

 "Mendi horretaraino bizkor ibiltzen ziren"

 

 

"Arratsaldeko zortziak arte"

 

"Arratsaldeko zortzietaraino"