Bi
galdera-mota bereizi behar ditugu gaur: zuzenak eta zeharkakoak. Adibidez,
zuzena, "etorriko al da?" genuke, eta zeharkakoa, berriz,
"ez dakit etorriko ote den". Zergatik bereizketa hau?
Bada,
gaztelaniaren eraginez, "si" partikula nahastu egiten dutelako
batek baino gehiagok; hau da, baldintzazkoak balira bezala egiten dituzte
zehar-galderak, eta hementxe dago koxka! Zehar-galdera denean, baldintzazko
"ba-" partikula baztertu eta "-n" atzizkia erabili
behar baita.
Ikus
dezagun argiago honako adibide hauetan. Ez esan "galdetzen
du ea etorriko bazara", baizik
eta...
"Galdetzen
du ea etorriko zaren".
Beste
zeharkako bat. Ez esan "galdetu
digute ea gurekin joango badira",
baizik eta...
"Galdetu
digute ea gurekin joango diren"
Eta
amaitzeko, ez esan "ea
etortzen bada", baizik eta...
"Ea
etortzen den" edo "ea
badatorren".