"Ipurbeltz"
 

 

 Nork eta zozoak esan behar hori ere, eta nori eta beleari. "Zozoak beleari ipurbeltz". Aukera-aukerakoa, bada, bera, horixe esateko!

 Gogoan al duzue "besteren bartzak (partzak) ikusten, eta bere zorriak ez"? Bada, horren antzeko esaldia dugu gaurko hau ere: "Zozoak beleari ipurbeltz"!

 Baina, zer esateko? Gogora dezagun hori ere.

 Bada, ez dela bidezko besteri leporatzen zaiona gero norberak egitea. Alegia, hori, gaztelerazko "ver la paja en el ojo ajeno y no la viga en el propio" dela. Beraz, kontu nork nori zer esan! Ez behintzat "zozoak beleari ipurbeltz"!

 

 

"Zozoak beleari ipurbeltz"

 

"Ver la paja en el ojo ajeno y no la viga en el propio"