"Hanka bihurritu"
 

 

 Gauza batzuetan behintzat badugu euskaldunok etxekoa gutxiesteko eta kanpokoa goresteko joera! Kanpoko hori bai, alajaina, aberatsa ez bada, zabala; zabala ez bada, zehatza! Adibidez, konturatu al zarete orain inork ez duela hanka-bihurriturik egiten, edo eskumuturra bihurritzen? Zer gertatzen da orain?

 Zorioneko "esguince"-a! "Esguince"-a gora eta "esguince"-a behera, bihurritua baino larriagoa da hori, nonbait! Hanka bihurritu arren, korrika egiten segitzea ba omen dago, baina, "esguince"-a izanez gero, akabo, geldirik egon behar.

 "Usteak erdia ustel", ordea, inoiz esan ohi dugunez, eta, beraz, maileguak utzita, has gaitezen geure esapide bila. Zer esango dugu "korrika nenbilela, hankan ‘esguince’ bat egin nuen" esan ordez?

 Bada, "korrika nenbilela, hanka bihurritu nuen"

 "Gaizki erori, eta eskumuturrean ‘esguince’-a egin du" esan ordez?

 "Gaizki erori, eta eskumuturra bihurritu du"

 

 

"Hanka bihurritu du"

 

"Hankan ‘esguince’ bat egin du"