"Euskaraz ederki egin"

 

 

 Gauzak nola diren! "Euskara ongi menderatzen du" esaldia gaztelaniaren kalko hutsa da, "domina bien el euskera" esaldiaren kalko okerra esango al dugu?

 Okerra..., zuzenegia ez behintzat! Euskara ondo hitz egiten dutenentzat "euskara menderatu" euskara azpian hartu esan nahi du, menderatu, mendean jarri, nagusitu. Esate baterako: "erdarak euskara menderatu du", edo "beldurra menderatu".

 Beraz, nola esango genuke esaldi hori, "domina bien el euskera" euskara hobean?

 Hiru eratara, behintzat, bai:

  • "Euskaraz ederki egiten du"
  • "Euskaraz ongi daki"
  • Edo "euskaldun garbia da"

 

"Euskaraz ederki egiten du"

"Euskaraz ongi daki"

"Euskaldun garbia da"

 

"Euskara ongi menderatzen du"