Bitxikeria
bat gaur, haur jaio berrien izenei dagokiena; hain zuzen ere,urrutira
gabe edozein parketan entzun ditzakegun Ane, Jon, Mikel, Irati, Unai,
Maider edo Manex gogoan ditugula. Esan dezagun zein den "Manex"
eta "Unai" izenen esanahia.
Bada,
hasteko, "Manex" izenaren jatorria Zuberoan daukagu;
izan ere, zuberotarrek beste euskaldunei "manexak"deitzen
diete; zehatzago esateko, zuberotarrentzat Nafarroa Beherekoak edo lapurtarrak
dira manexak.
Eta, azkenik, "Unai"-a
behizaina da, behi-aziendak zaintzen dituen pertsona, alegia. Beraz,
garbi dago noizbait izen arrunt izatetik, izen berezi izatera pasa direla
bi izen hauek, "Manex" eta "Unai".