Euskaraz,
inguruko erdaretan ez bezala, forma berbera erabiltzen dugu gizonezkoentzako
nahiz emakumezkoentzako. Hau da, "haur" esaten dugunean, adibidez,
mutikoa edo neskatoa izan liteke.
Halaxe
da. Baina euskaraz, hala ere, izen-bikote berezi batzuk ditugu: gizon
eta emakume, errege/erregina, senar eta emazte, etab.
Eta, animaliatan ere, batzuetan, hitz
ezberdinak erabiltzen ditugu arrak eta emeak bereizteko: zezena eta
behia, zaldia eta behorra, akerra eta ahuntza, oilarra eta oiloa, etab.
Eta,
bestalde, izen bakarra duten animaliak bereizteko "ar" eta
"eme" hitzak erantsiz egiten dugu gehienetan, ezta?
Bada,
bai. "zerri arra" edo "apotea", edota
"zerri emea" edo "zerrama". "Txakur
arra" eta "txakur emea", "elefante
arra" eta "elefante emea" etab.