Batetik,
neurri-kontuak, eta, bestetik ugaritasun-urritasunak adierazteko dauzkagun
"asko" eta "handia" hitzei buruz arituko gara gaur.
Izenak
bi multzo nagusitan bereiziko ditugu: alde batetik, zenbatu edota neurtzen
direnak, eta, beste aldetik, neurtu ezin direnak. Arazoa da, erdaraz
ez bezala, euskaraz beti ezin ditugula "asko" eta "gutxi"
erabili. Hau da, zehatzago esateko, neurtu ezin direnekin "asko"/"gutxi"
zenbatzaileen ordez, "handi"/"txiki" edo
antzeko adjektiboak erabiltzen direla.
Beraz,
izen bakoitza zein multzotakoa den, zenbatu eta neurtzen direnetakoa,
ala neurtu ezin direnetakoa den kontuan hartu behar. Ariketa honekin
adieraz dezakegu argiago. Har dezagun "gogo" hitza. Denok
dakigun bezala neurtu ezin den horietakoa da; beraz, ez esan "gogo
asko daukat oporretara joateko" baizik
eta...
"Gogo
handia daukat oporretara joateko".
Beste
hitz bat: "interesa". Ez esan "hori
egiteko ez dugu interes askorik"
baizik eta...
"Hori
egiteko ez dugu interes handirik".
Eta
amaitzeko, "10
kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide asko dago egina"
esan beharrean...
"10
kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide luzea dugu egina".