"Egingo nuke"
 

 

 Hitz itsusi bat ere eransterik balegoke, denok egin beharrekoa eta egiten duguna, baina apustu girora eraman behar dugu gure egiteko hori. Ea zer den "egingo nuke" hori...

 Apustu-mundura mugatuz, esamolde bat baino gehiago ditugu euskaraz, gaztelaniazko "apostaría" adierazteko. Horietako bat da aipatutako "egingo nuke" hori beste gehiagoren artean; adibidez, "apustu egingo nuke" edo "lepoa egingo nuke"...

 Itzulpen-ariketatxo bat eginez zehaztu dezakegu hobeto. Nola esan euskaraz "apostaria a que ganan los de casa"?

 "Egingo nuke etxekoek irabaziko dutela"

 "Apostaría a que Julen vendrá muy sudado"

 "Egingo nuke Julen blai etorriko dela"

 "Apostaría a que esas mujeres tambien estarán ahí"

 "(Apustu) egingo nuke emakume horiek hor ere egongo direla".

 

 

"Egingo nuke" = "apustu egingo nuke" = "lepoa egingo nuke"