"Nori"
edo "zeri eutsi". Goiari, behintzat, eutsi! Dena dela,
ñabardura bat azpimarratzeko aipatuko dugu gaur "eutsi"
aditza.
Halaxe
da, hain juxtu ere, ez dela "nor" edo "zer eutsi",
baizik eta "nori" edo "zeri eutsi". Kontuan izan
gaztelaniaz "agarra eso" esaten dugun arren, euskaraz "nori"
edo "zeri" erabiltzen dugula: "eutsiozu ate horri",
eta ez: "eutsi ezazu ate hori".
Hortaz,
ez esan "zezena
adarretatik eutsi", baizik eta...
"Zezenari
adarretatik eutsi"
Ez
esan "habe
honek etxe osoa eusten du", baizik
eta...
"Habe
honek etxe osoari eusten dio"
Eta,
azkenik, "Periko
barrea eutsi ezinik dabil" esan
ordez...
"Periko
barreari eutsi ezinik dabil"