"Euskañola"
aipatu izan dute gure artean batzuek azken urteotan. Euskara eta española
nahastuz egiten den hizkuntza mota hori, alegia. Haur baten esaldi inuxente
honetan geneukake adibide bat: "nik
petit suiss de fresa nahi dut",
edo berdin "petit
suiss de platano" edo dena delako
petit suisse-a.
Egia
esan, ohitura txarretan gabiltza askotan. Goiko kasuan, askoz ere zuzenagoa
da "marrubizko
petit suisse-a nahi dut" esatea.
Baina ez da hori bakarrik, beste asko baizik.
Bada,
bai. Adibidez, "emadazu
Kas de limon bat". Nola esan beharko
genuke?
"Emadazu
limoizko Kas bat".
"Yogur
fresana eskatuko dugu"...
"Marrubizko
yogurra eskatuko dugu".
"Bocadillo
de chorizo jan dut"...
"Txorizozko
otartekoa jan dut", edo "txorizo-otartekoa
jan dut".