"Maila"
hitza euskara da: "eskailerako mailak", "katearen
mailak", "sarearen mailak", "goi-mailako aldizkaria",
etab. Zer esan, ordea, gaztelaniazko "a nivel de" esapidea
adierazteko, "maila" erabiltzen dugunean?
Askotan
esan dugun hori bera: kalko okerrik ez dugula behar. Arazoa da gaztelaniaz
ere oso egokia ez den esamolde hau euskaraz emanda gaizki dagoela.
Alegia,
ez dela esan behar "Euskal
Herri mailan", bazik eta...
"Euskal
Herrian" besterik gabe
Ez
esan "ministroen
mailan hartu dute erabakia", baizik
eta...
"ministroen
artean" edota "ministroek
hartu dute erabakia"
Eta,
amaitzeko, "bozketa
ikasleen mailan egingo da" esan
ordez?
"Bozketa
ikasleen artean egingo da", edo
"botoa ikasleek
emango dute"