Eltxoak "heldu"
 

 

 Jarrai dezagun atzoko "pikatu" aditzaren haritik tiraka. Ondo esana al legoke "eltxo batek pikatu dit"?

 Bada, bizarrari buruz genioen gauza bera esan behar dugu gaur eltxoari buruz: eltxoak ez duela pikatzen; eltxoak "pikatu" ordez, "heldu" egiten du.

 Beraz, ezin esan "liztor batek pikatu dio Iñigori"...

 Bada, ez, "liztor batek heldu dio Iñigori"

 Eta, ezta ere, ezin esan "suge gorri batek pikatu zion", ezta?

 Hori ere ez, jakina! "Suge gorri batek heldu zion" esango dugu.

 

 

"Eltxo batek heldu dio"

 

"Eltxo batek pikatu dio"