Batik
bat bizardunei dagokien aholkua izan daiteke, baina denok ere jakin
beharrekoa. Zer esan diezaioke aita bizardun batek "jo, aita, nola
pikatzen duen zure bizarrak" dioen seme edo alabari?
Bada,
esan beharko liokeena da "pikatu" aditzak, nahiz eta euskaraz
"pikatu" aditza eduki badaukagun, ez duela ekintza hori adierazteko
balio.
- Hau da, "pikatu", "pikatu"....
arbola bat pikatzen da, adibidez; ebaki, alegia.
- Harria ere pikatzen da, harria landu
dugula esateko.
- Eta, azkenik, hirugarren adiera litzateke
hau, sega ere pika daiteke; zorroztu, alegia.
Beraz,
hiru adiera gutxienez bai "pikatu" aditzak. Zer gertatzen
da, ordea, bizarrarekin?
Bada,
argi eta garbi esanda, euskaraz bizarrak ez duela "pikatzen",
baizik eta "zulatu" egiten duela. Ondorioz, ez esan "zure
bizarrak pikatu egiten du", baizik
eta "zure bizarrak
zulatu egiten du".