"Mandoa saldu, eta astoa erosi"
 

 

 Badakigu gaur denok Fitipaldi edota Schumacker izan gintezkeela, baina nork ez dio inoiz bere buruari esan: "hau duk marka: mandoa saldu, eta astoa erosi!"?

 Esaldiaren esanahia ulertuz gero, askotan, noski. Baina, noiz edo zein egoeratan erabili? Bi hitzetan esateko: eragiketa baten ondoren, lehen baino okerrago geratu garenean.

 Auto berria izan daiteke adibiderik argigarriena.

 Halaxe da. Ongi dabilen auto zaharra berria erosteko saldu, eta haren ordezko berria beti tailerrean eta beti matxuratuta badabilkigu, hara zer nolako egoera gurea! Gazteleraz esanda: "Ħr de Guatemala a Guatepeor!"; hau da, euskaraz esanda: "mandoa saldu, eta astoa erosi!". Horixe da gertatu zaiguna!

 

 

"Mandoa saldu, eta astoa erosi!"

 

"ĦDe Guatemala a Guatepeor!"