Ez
al ditugu, askotan, neurriz kanpo erabiltzen "bezala" eta
honen kideko hitzak "lez", edo "legez", "gisa"
etab.?
Alde
batetik, ohiko erabileraz ez dugu ezer esango; hau da, "guztiok
dakigun bezala" edo "hoa tximista bezala" esapide horiek
ez dute aitzakiarik, zuzenak dira. Kontua da euskaldun askok mugagabea
edo "nortzat" kasuari dagokion atzizki prolatiboa erabili
ordez, gaztelaniazko "como" delako horren kalko okerra egiten
dutela beti.
Alegia,
"tonto
bezala hartu naute", "artzain
bezala dabil mendian", "sari
bezala dirua eman diote", etab.
esaten dugula…. nola esan beharrean?
Bada,
"tontotzat
hartu naute", "artzain
dabil mendian" eta "saritzat
dirua eman diote" esan beharrean.
Beraz,
ez dela esan behar "zuzendari
bezala aukeratu dute", baizik eta...
"Zuzendari
aukeratu dute".