Batzuetan
ez dakigu "bat ere" eta "batere" bereizten; hau
da, lotuta edo bereizita idatzi behar diren. Lehenik eta behin, bereiz
ditzagun bi hitz horien adierak.
Hitz
bakarrean idazten den "batere" hitza adjektibo zein
adberbioen graduatzailea da, eta erabateko gabezia adierazten du. Adibidez:
"ez
zidan batere pozik eman" esaten
badugu, ez zidala "inolako"
pozik eman esango dugu…
Eta
beste kasuan? Bereizita idazten denean?
Orduan,
"bakar bat ere" edo "bat bera ere"
esapideez ordezkatuko dugu, nahi izanez gero. Adibidez: "ez
zuen hitz bat ere ulertu", edo
"ez zuen hitz bakar
bat ere ulertu", edo "ez
zuen hitz bat bera ere ulertu".
Egin
dezagun ariketa bat argiago ikusteko. Nola idatzi, lotuta ala bereizita
"hamarretatik bat ere ez"?
Bereizita:
"bat
ere (ez)".
"Ez
nuen batere asmorik zuei ezer eskatzeko"...
Hori
lotuta idatziko dugu: "batere",
hitz bakarrean.
Eta
"baina ez da batere harritzeko gauza"?
Hori
ere lotuta, "batere",
hitz bakarrean.