Euskara batuko hitzak (I)

 

 

 Gure arteko eztabaidetako bat argitzen saiatuko gara gaur. Askoren ustea da hitz batzuk euskara batua direla (esan dezagun horrela) eta beste batzuk ez direla euskara batua. Adibidez, "hitz egin" batua litzateke, eta "mintzatu" edo bizkaitarren "berba egin", hori ez.

 Okerreko ustea da hori, eta oso okerrekoa gainera. Euskara batua euskalkietako hitzez hornitu da, eta, ondorioz, ezin esan hitz batzuk batua direla eta beste batzuk ez. Beraz, euskara batuan idazteko, bizkaitarrek lasai asko erabil dezakete bizkaieratik hartutako lexikoa, edota nafarrek nafarreratik hartutakoa.

 Alegia, euskara batuaren zakua askok uste baino handiagoa eta malguagoa dugu. Hiztegi Batuari begira, "hitz egin" bezain euskara batua baitira...

 "Mintzatu" edo "berba egin".

 "Asteazkena" bezain batua...

 Bizkaitarren "eguastena".

 "Nahi" bezain batua...

 Bizkaitarren "gura".

 Eta, azkenik, "erori" edota "eraman" bezain Euskal Hiztegiko...

 Bizkaitarren "jausi" eta "eroan".

 

"Hitz egin" = "mintzatu" = "berba egin". "Asteazkena" = "eguastena"

"Erori" = "jausi". "Eraman" = "eroan"