"Zergatik dago gaizki?"

 

 

 Errepara diezaiogun gaur hitzen hurrenkerari. Nola esan edo nola galdetu: "zergatik dago gaizki?" ala "zergatik gaizki dago?"

 Bi aukera horien artean lehenengoa da zuzena, jakina: "zergatik dago gaizki?" Izan ere, galdera egiteko, lehenbizi galdetzailea jarriko dugu, eta, jarraian, aditza; hortaz, galdetzailearen eta aditzaren artean ez jarri beste hitzik.

 Ariketa batez ikus dezakegu. "Zergatik hori esan du?"...

 Ez. "Zergatik esan du hori?"

 "Zergatik etxera etorri zara?"

 Hori ere gaizki: "zergatik etorri zara etxera?"

 Amaitzeko, "nolatan aulkian eseri zara?"

 "Nolatan eseri zara aulkian?"

 

 

"Zergatik dago gaizki?"

 

"Zergatik gaizki dago?"