Denok
jakingo dugu, noski, zer den "zer esan jakin gabe"
geratzea… Hain garbi zer den ez dakiguna beste hau izan litzateke: "burua
txurian gelditzea".
Ikus
dezagun, bada, zer den hori! Gelditu, modu askotara geldi gaitezke:
"ondo", "gaizki", "bakarrik", "lasai"..;
eta, buru-kontuetara etorrita, "burumakur", "burusoil",
"burua jaso ezinik", "buruz gora", eta abar, eta
abar. Baina, burua sekula ez zaigu "txurian"
geratuko…
Erdaraz
geratzen da ordea! "se me ha quedado la cabeza en blanco!"
Horratx, aldea! Beraz, nola esan hori euskaraz?
Hiru
modutara behintzat bai:
- "Pentsatu
ezinik geratu naiz",
- "Zer esan
jakin gabe gelditu naiz"…
- Eta, txarren-txarrenean, "burua
txuri gelditu zait" esan beharko
dugu, baina ez "burua
txurian geratu zait".