"Oraindik"
eta, horrez gainera, "oraindio" goierritarrek edo "oraindino"
bizkaitarrek… sarri-sarri erabiltzen den hitz horietakoa dugu "oraindik"
hitza. Baina, zer gertatzen da?
Bada,
zenbaitetan, euskaldun batzuek, "artean" hitzaren ordez erabiltzen
dutela, biak nahastuz alegia. Izan ere, orainaldian "oraindik"
erabili behar da, eta, lehenaldian, aldiz, "artean" erabiltzea
da egokiena.
Beraz,
horixe kontu izan behar, orainaldian ala lehenaldian ari garen…
Bada,
bai! Euskarazko "oraindik" adizlaguna gaztelaniazko "todavia
ahora" esapideari dagokio, eta "artean", berriz, "todavia
entonces" esapideari.
Kontuak
kontu, ez esan "iaz
oraindik ez zekien idazten", baizik
eta...
"Iaz
artean ez zekien idazten".
Ez
esan "oraindik
ez genekien ezertxo ere", baizik
eta...
"Artean
ez genekien ezertxo ere".