"Jakin dugu"
 

 

 Askotan salatu dugun gaitza da gaztelaniazko hitzen alferrikako edo debaldeko erabilera. Ikus dezagun gaur "enterar" edo "enterarse" aditzen adibidearekin.

 Bi aditz horien kalkoa eginez, "enteratu naiz" esan ohi dute euskaldun askok: "enteratu naiz gaixorik egon zarela","enteratu naiz alaba ezkondu egin zaizula"…etab.

 "Jakin" aditza erabiltzea aski, baina "enteratu" gora eta "enteratu" behera! Nola esan beharko genuke euskara jatorrean?

 Bada, ezin argiago eta garbiago: "jakin dut gaixorik egon zarela", eta, baita ere, "jakin dut alaba ezkondu egin zaizula".

 

 

"Jakin dut"

 

"Enteratu naiz"