"Nahiago dut to bat…"

 

 

 Zer baino nahiago "to bat"? Jakin dezagun…

 Bada, adibidez, "hamabi emango diat" baino.

 Alegia, "nahiago to bat, hamabi emango diat baino". Uste dut garbi dagoela esaldiaren esanahia, erdarazko beste baten ordaina delako, ezta?

 Bada, bai, halaxe da. Erdaraz gauza bera esateko, "más vale pájaro en mano que ciento volando" esan ohi dute; guk, hori bera esateko, beste hau erabil dezakegu: "nahiago dut to bat, hamabi emango diat baino".

 

"Nahiago dut to bat, hamabi emango diat baino"

 

"Más vale pájaro en mano que ciento volando"