Zenbat
aldiz esan dugun gaztelaniak eta euskarak sarritan ez dutela bide bera
egiten! Gaur, gaztelaniazko "ahora viene" esaldia hartuko
dugu adibide.
"Orain
etortzen da!", askotan entzuna gure artean, gaztelaniazko "ahora
viene" esateko. Baina, jakina, gaizki esana. Izan ere, ohiturazko
"etortzen", "joaten", "saltzen" etab.
erabili ordez, aditz trinkoak edo etorkizuna erabiltzea dugu zuzenago;
hau da, "orain
dator" edota "orain
etorriko da".
Beraz,
ariketa moduan: "ahora voy" esateko, ez esan "orain
joaten naiz", baizik eta...
"Orain
noa", edo "orain
joango naiz".
"Ahora
venimos" esateko, ez esan "orain
etortzen gara", baizik eta...
"Orain"
edo "segituan gatoz",
edota "segituan
etorriko gara".
"Ahora
va" esateko, ez esan "orain
joaten da", baizik eta...
"Orain"
edo "berehala doa",
edota "berehala
joango da".