Lagunarteko
hizkeran, kalekoan alegia, gaztelaniazko "llamar la atencion"
euskaraz "atentzioa deitu" esaten dute askok eta askok. Zer
esan dezakegu?
Bada,
Hegoaldean euskaraz ongi hitz egiten dutenek "eman"
aditza erabiltzen dute, eta ez "deitu".
Eta, horrez gainera, beste hau ere gehitu beharko genuke: lagunarteko
hizkeran bakarrik erabili beharko genuke "atentzioa eman";
izan ere, hori baino jasoagoak dira "deigarri gertatu", eta,
beste adiera batean, "ohartarazi".
Ondorioz, gure euskara hobetzeko, ez
esan "atentzioa
deitu", baizik eta "atentzioa
eman". Adibidez, "zure
lagunak atentzioa eman dit".