Euskaraz
hitz egiten dugunean, oso arrunta da "nola" galderari "hola"
adizlagunaren bidez erantzutea. Esate baterako: "hola jarraitzen
badugu, ez dugu ezer egingo". Erabil al dezakegu, ordea, "hola"
adizlaguna?
Hitzez
ala idatziz ari garen kontu eginda erantzun dezakegu. Alegia, hitz egiten
dugunean zuzen eta egoki ari garen arren, Euskaltzaindiaren iritziz,
"hala-hola" edo "hola-halako" esapideetan izan ezik,
ez dago erabiltzerik "hola". Beraz, adizlagun hauek osorik
idatzi behar dira, eta, ondorioz, "hola",
"holako" eta gisa honetakoak
ez dira zuzenak euskara idatzian. Horregatik, "hola" adizlagunaren
ordez, "honela",
"horrela"
edo "hala"
adizlagunak erabili behar ditugu.
Beraz,
gure gaurko aholkuek idatzi behar dugunerako balio dute. Ez idatzi "hola
jarraitzen badugu", baizik eta...
"Honela
jarraitzen badugu"
Ez
idatzi "ederki,
segi hola!", baizik eta...
"Ederki,
segi horrela!"