Esan
beharrik ez daukagu askoz ere esaera gehiago dakigula erdaraz euskaraz
baino…, burura etorri ahalean esan ohi diren esaldiez ari gara. Inork
proba egin nahi badu, aski du papera eta bolaluma hartu eta bata bestearen
atzetik idazten hastea. Urrutira gabe, gaurko esaldia adibide.
Halaxe
da. Gutako edonork esan dezake erraz asko "pan para hoy, hambre
para mañana", ia-ia pentsatu gabe. Baina, jakina, kontua
da, ahal denetan behintzat, hori berori euskaraz ematea. Kasu honetan,
"egungo ogia, biharko gosea" esan besterik ez dugu.