"Atertu"
 

 

 "Euria hasi du" esapideaz jardun genuen atzo, eta "euria hasi duela", "ari duela" edo "euria dela" onartzen genituen zuzeneko esapidetzat. Ikus dezagun gaur alderantzizko gertaera. Nola esan "euria gelditu da", "euria egiteari utzi dio" edo "atertu du"?

 Bada, "atertu egin duela" esatea da egokiena. Eta "atertu" bezalaxe, "ateri dagoela" esango dugu: "goazen, ateri dagoen bitartean!", adibidez.

 Hortaz, ez esan "euria gelditu da", baizik eta...

 "Atertu du".

 "Euria egiteari utzi dio"...

 Ez. "Atertu du".

 Eta, azkenik, ez esan "ez dago euririk", baizik eta...

 "Atertu du".

 

 

"Atertu du", "ateri dago"

 

"Euria gelditu da", "euria egiteari utzi dio", "ez dago euririk"