Eguzkiak
jotzen duen egun batean, haizeak hodei batzuk ekarri, eta hara non aurreneko
euri-tantek bustitzen gaituzten. Egoera horretan, nola esan: "euria
egiten hasi da", "euria hasi da", edo "euria hasi
du"?
Erantzun
zuzena hirugarrena da: "euria hasi du".
Zergatik? Bada, usadioz, eguraldia adierazteko,
"hasi" aditzak ez duelako "izan" aditz laguntzailea
hartzen, baizik eta "edun" aditza. Horregatik, ez esan "oraintxe
hasi da euria", baizik eta "oraintxe
hasi du euria".