Euskaraz,
askotan, denborazkoa izan ohi da "bitartean" esamoldea. Adibidez,
"zurekin nagoen bitartean" diogunean. Baina, ez da beti erabiltzen
zuzen eta ondo "bitartean" esamoldea. Esate baterako, "el
Alavés ganó, mientras el Barca perdió". Itzuli
al dezakegu esaldi hori "Alavések irabazi egin zuen, Barcak
galtzen zuen bitartean"?
Garbi
dago esaldi horretan ez dela behar bezala erabiltzen "bitartean"
esamoldea. Hori, eta hori bezalako beste asko, gaztelaniatik zuzen-zuzenean
egindako itzulpenak dira, eta, horrezaz gain, itzulpen kaskar horietan,
"bitartean" esapideak duen berezko adiera galtzen du, gaztelaniazko
"mientras" lokailuaren ordainetan dago eta.
Dena
dela, "mientras" hori gaztelaniaz ere apenas zuzen erabiltzen
denik. Baina, tira, guri dagokigunez, ez esan "Alavések
irabazi egin zuen, Barcak galtzen zuen bitartean",
baizik eta...
"Alavések
irabazi egin zuen, eta Barcak, berriz, galdu".