"Bilera batean dago"

 

 

 Horrela esan beharko genuke, norbaiti telefonoz hots egin eta delako horrek telefonorik ezin duela hartu adierazi nahi dugunean. Baina, azken urteotan beste esaldi batekin erantzuten dugu: "bilduta dago".

 Jakina, gaztelaniazko "esta reunido"/"esta reunida" esamoldearen eraginez esaten dugu hori. Ezin esan oker dagoenik, baina hobe genuke "bilera batean dago" esaten ohitzea, erdarakada hori baztertzeko.

 Beraz, "zuzendariak ez dauka hitz egiterik, bilduta dago eta" esan beharrean?

 "Zuzendariak ez dauka telefonoz hitz egiterik, bilera batean dago eta".

 

 

"Bilera batean dago"

 

"Bilduta dago"