Zeruan
izarra baitago itsaso aldetik! Baina ez da hori gaurko gure kontua.
Esaldi oker batetik abiatuko gara: "ez duzu zertan negar egin beharrik".
Ikus dezagun zergatik dagoen gaizki esaldi hori: "ez
duzu zertan negar egin beharrik".
Bada,
okerra bi esamolde nahastetik sortzen da. Bata da "ez duzu negar
egin beharrik", eta bestea "ez duzu zertan negar egin".
Beraz, "beharrik" esaten bada, soberan dago "zertan";
eta, alderantziz, "zertan" esaten bada, ez esan ondoren "beharrik".
Adibide
batzuetan ikusiko dugu garbiago. Ez esan "ez
duzu zertan etorri beharrik", baizik
eta...
"Ez
duzu zertan etorri", edo "ez
duzu etorri beharrik", edo, baita
ere, "ez duzu zertan
etorririk". Alegia, "beharrik"
esaten bada,"zertan" kendu egin behar da.
Beraz,
"ez
dute hori horrela zertan adierazi beharrik" esateko
partez?
"Ez
dute hori horrela zertan adierazi", edo
"ez dute hori horrela adierazi beharrik"…
Eta,
bukatzeko, "ez
dut nik bakarrik zertan egin beharrik" esan
beharrean?
"Ez
dut nik bakarrik zertan egin",
edo "ez dut nik
bakarrik egin beharrik".