"Hori da kontua!"
 

 

 Horrela esan beharko genuke, euskara jatorra baita hori! Baina, kontu horietan baino gehiago "asuntuetan" ibili ohi gara. Hori da "asuntua"!, alegia.

 Horixe bai alferrikako kontua! Ez dago batere premiarik gaztelanizko "asunto"-ren itzalpeko "asuntu" hitza erabiltzeko. Horren ordez beste bi hitz, "kontua" edota "arazoa" erabil ditzakegu.

 Beraz, "hori beste asuntu bat da" esan beharrean?

 "Hori beste kontu bat da", edo "hori beste arazo bat da"

 "Hori ez da nire asuntua"…

 "Hori ez da nire kontua", edo "ez da nire arazoa"

 Eta, amaitzeko, "bat gatoz asuntu horretan"...

 Bada, ez! "bat gatoz kontu horretan", edo "bat gatoz gai horretan".

 

 

"Hori beste kontu bat da"

 

"Hori beste asuntu bat da"