Behin
baino gehiagotan entzun izan diegu bertsolariei: "gaizki esanak
barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu". Euskal diplomaziaren
zantzuak agian!
Halaxe
esan ohi da hizketan jendearen aurrean jardun ondoren, inor ez dela
mindu nahi adierazteko. Beraz, diplomazia kontuetan sartu gabe ere,
aintzakotzat hartzeko moduko esaldia da "gaizki
esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu".