Ager
ditzagun esaera honen nondik norakoak: "bat
eman eta bi hartu". Noiz esan dezakegu?
Bada,
badirudi neurriz kanpoko zerbait egin dugunean, edo agindutakoa baino
aurrerago joan garenean. Demagun etxeko neska edo mutil gaztea gauean
hamarretan etxeratzeko hitz emanda irten dela etxetik. Goizeko hiruretan
edo lauretan etxeratzen bada, epelak edo ez hain epelak entzuteaz gain,
horixe entzun dezake bere gurasoen ahotik: "bat
eman eta bi hartu".
"Eskua
eman eta besoa hartu" izan daiteke
antzeko beste esaldi bat…
Eta,
baita ere, "behatza
eman eta bihotza hartu".