Badira
gure artean "euskal", "erdal" eta antzeko hitzen
analogiaz sortu berri samarrak ditugun "merkatal", "nekazal"
eta horrelakoak. Ez dakit, bada, zer esan!
Bada,
sortu berriak ez ezik, lehenbailehen baztertzeko modukoak ere badirela,
ez baitute inongo tradiziorik. Erabilerak erabilera, kontuan izan oker
daudela, eta, horregatik, Euskaltzaindiak ez ditu hobetsi Hiztegi Batuan.
Beraz,
gaztelaniazko "comercial" hitza itzultzeko, adibidez?
Bada,
"merkatal"
baztertu, eta "merkatari"
edota "merkataritza"
hitzak erabiliz sortuko ditugu hitz elkartuak.
Adibidez,
"centro comercial" edota "beneficios comerciales"
esateko?
"Merkataritza-zentroa"
eta "merkataritzako
irabaziak".
Hortaz,
"merkatal
elkartea"-ren ordez?
"Merkatarien
elkartea" edo "merkatari-elkartea"
"Nekazal
turismoa" esan ordez?
"Landa-turismoa"
edo "baserri-turismoa"
Eta
"nekazal
produktuak" esan beharrean?
"Nekazaritzako
produktuak" edo "nekazaritza-produktuak"