Hitz elkartuak
 

 

 Hitz elkartuak nola idatzi behar diren adierazi nahi genuke gaur; zehatzago esanda, hitz elkartuek marratxoa derrigorrezkoa noiz duten. Adibidez, nola idatziko dugu "senar-emazteak"? Bi hitzak lotuta, biak bereizita eta marratxorik gabe, edo biak marratxoz lotuta?

 Bada, hirugarren aukera genuke zuzena; hau da, bi hitzak marratxoz lotuta. Izan ere, "labur-labur" moduko errepikapenetan, "senar-emazteak" modukoetan eta "ika-mika" moduko elkarteetan derrigorrezkoa da marratxoa. Baina, kontuz ibili, "etxez etxe" eta horrelakoek ez baitute marratxorik behar.

 Ikus ditzagun, beraz, marratxoa derrigorrezko duten hitz elkartu batzuk. Nola idatziko ditugu errepikapenak, adibidez?

 Bada, bi hitzak marratxoz lotuak, adibidez, "labur-labur", "zuzen-zuzenean", "gaur-gaurkoz", "alfer-alferrik" etab.

 Kopulatibo edo…ez dakit aurkariak esan dezakegun…, hau da, "seme-alabak" eta horietan ere bai…

 Halaxe da, "seme-alabak", "ezker-eskuin", "joan-etorriak", "galde-erantzunak" etab., horietan ere bi hitzak marratxoz lotuak.

 "Ika-mika" modukoetan ere berdin…

 Bada bai, "auzi-mauzi", "bor-bor", "nahas-mahas", "binbi-banba" etab.

 Hala ere, ohar batez amaituko dugu, marratxorik ez duten hitz elkartu batzuk gogoratuz…

Halaxe da. Adibidez, lehen esandako "etxez etxe" esapideak ez du marratxorik, eta, ezta ere, "herririk herri", "kalerik kale", "lantokiz lantoki" eta era horretako esapideek.

 

 

"Etxez etxe", "labur-labur"

 

"Etxez-etxe", "labur labur"